• Maskuribai Industrialdea 1 - 19 Pabilioia. Amurrio (Araba)
  • 676670156 / 945892739
  • burubioke@gmail.com

Antolatzaileak:

Babesleak:

Burubio Kultur Elkarteak eta Amurrioko Udalak I.Amurriock banden lehiaketa aurkezten dute. Musika talde desberdinei bai laguntza baita zuzenean jotzeko aukera ematearren sortzen da ekimen hau.

Horrela, banden lehiaketa bi maila desberdinetan banatuko litzateke.

Alde batetik, Rock eta Metal estiloak jorratzen dituzten taldeek maila bat osatuko lukete eta bestalde, pop, reggae, soul, funk eta bestelako estiloak jorratzen dituzten taldeek beste maila desberdin bat.

Burubio Kultur Elkartea izango da jasotako musika taldeen abestiak maila desberdinetan sailkatzeko arduraduna.

BALDINTZAK

Lehiaketan parte hartzeko, musika taldeek honako baldintzak bete beharko lituzkete:

• Kontratu diskografikorik ez izatea.

• Bi disko baino gehiago argitaratuta ez izatea.

• Hautatuak izan ezkero, bai finalerdietan baita Amurrioko jaietan ere zuzenean jotzeko prestutasuna.

• Kantuak originalak eta norberak sortutakoak izatea.

INSKRIPZIOAK

Lehiaketan parte hartzeko, taldeek honako urratsak jarraitu beharko dituzte, Martxoak 19 eta Apirilak 30 bitartean:

• http://www.burubioke.com/ web orrialdeko Amurriock 2018 atalean topatuko duten formularioa betetzea.

amurriock@gmail.com helbidera hiru abesti desberdin bidaltzea, mp3 formatuan.

• amurriock@gmail.com helbidera taldearen argazki bat bidaltzea .jpg formatuan.

LEHIAKETAREN FASEAK

I.Amurriock lehiaketak honako fase desberdinak izango ditu:

1. Izen-ematea.

2. Finalerako sailkatuen hautaketa, Burubio Kultur Elkartearen esku.

3. Finalerdietako kontzertuak Burubio Kultur Elkartean izango dira, Maiatzak 18 eta Ekainak 10 bitarteko asteburuetan.

Maila bakoitzeko bi finalerdi izango dira, beraz, orotara lau kontzertu egongo da, bakoitzera hiru talde sailkatuko direlarik.

4. Finala aste musikalaren baitan izango da Amurrion, Ekainaren 15an. Bertan, maila bakoitzeko bi talde egongo da.

*Bai finalerdietako baita finaletako epaimahaiak, eskualdeko musikari eta artista desberdinez osatuta egongo dira.

SARIAK

Lehiaketa honen bitartez, talde irabazleek honako sariak jasoko lituzkete:

1. Sariak: 700€ + Amurrioko jaietako kontzertu handietan telonero gisa aritzea.

2. Sariak: 200€ kategoria bakoitzeko bigarren sailkatuentzat.

Azkenik, Aiaraldeako kideak dituzten taldeen artean ere beste sari bat banatuko da, hain zuzen ere Burubio Kultur Elkartean euren hiru abestiren zuzeneko grabaketa bat burutzea (“live session”).

Taldearen datuak

captcha
Powered by BreezingForms

Please publish modules in offcanvas position.