• Maskuribai Industrialdea 1 - 19 Pabilioia. Amurrio (Araba)
  • 676670156 / 945892739
  • burubioke@gmail.com

Bilatu

Datorren Irailaren 16an, Artzai egunari bukaera emanez, Akerbeltz erromeria taldeak emango dio hasiera Burubio Kultur Elkartearen denboraldi berriari. Landerrek, Emiliok, Kalbok, Guruznek eta Jonek osatzen duen taldea hirugarrenez igoko da Burubio Kultur Elkarteko eskenatokira oraingoan. Kontzertua doanekoa izango da eta arratsaldeko 18:30etan hasiko da.

Datorren ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, I. Amurriock banden lehiaketaren finala izango dugu Amurrion. Aurreko bi hilabetetan zehar burututako lehiaketaren finalistak honako hauek dira:

Alde batetik, Metal eta Rock estiloak jorratzen dituzten taldeen artean, finalerako sailkatutako taldean Deus Ez eibartarrak eta Oslo Ovnies errioxarrak izan dira.

Bestalde, bestelako estiloen kategoriako finalistak, Donibane Lohizuneko Tristtan Mourguy eta Horeba taldea eta Meridian hirukote bilbotarra.

Hurrengo larunbatean, Apirilak 7, bi euskal talde izango dira Burubio Kultur Elkartean euren lan berriak aurkezten.

Alde batetik, Lide Hernando rock eta soul abeslariak lidertzat daukan Liher talde donostiarrak bigarrenez zapalduko du Burubio Kultur Elkartea. Oraingaon euren 'Tenpluak Erre' disko berria aurkeztuko du Liher taldeak.

Bestalde, Maria Rivero, Gorka Chamorro Eriz Perez eta Joseba Urruela bizkaitarrek osatzen duten Siroka taldeak bere bostgarren diskoa aurkeztuko du Burubion, 'Buruz Behera' izenburukoa. Diskoaren aurkezpen biraren lehenengo kontzertua izango da hau.

Oporrei hasiera emateko gau ilun eta beltz paregabea izango dugu bihar, Martxoak 28, Burubio Kultur Elkartean.

Hasteko, Bartzelonako Graveyard Death Metal estiloa jorratzen duen taldea izango dugu gurean, 2016an argitaratutako "...For Thine Is The Darkness" diskoaren aurkezpen birako azkenengo kontzertuetako batean, EP berri baten sorkuntzan murgilduta daude eta.

Balmog Galizako Black/Death Metal taldeak bigarrenez zapalduko du Burubioko eskenatokia, oraingoan "Vacvvm" diskoa aurkezteko asmoz.

Hex Death/Doom metal talde Bilbotarrak lehenengo agerraldia egingo du Burubio Kultur Elkartean, Villa de Bilbao maketa lehiaketako metal arloko irabazle gisa datozelarik.

Azkenik, Nakkiga Black metal estiloa jorratzen duen Amurrioko taldeak gaua borobilduko du, euren ibilbideari birpasoa egingo dion set-lista aurkeztuz.

Amurrioko Udalak, Amurrioko Musika Eskolak, Aiaraldea Ekintzen Faktoriak eta Burubio Kultur Elkarteak, Aiaraldea Gaur, Zarata Mondosonoro, Alea aldizkaria, Diario de Noticias de Alava eta Berria egunkariaren laguntzarekin batera I. Amurriock banden lehiaketa aurkeztu dute Martxoaren 19an.

Banden lehiaketa bi kategoria desberdinetan banatutakoa izango da, lehenengoa metal eta rock estiloa jorratzen duten taldeek osatutakoa eta bestea beste estilo mota guztietako taldeek osatuko dutelarik.

Sarien artean, 700€ eta Amurrioko jaietan jotzeko aukera kategoria bakoitzeko irabazleei eta 200€ kategoria bakoitzeko bigarren sailkatuari.

Gainera, Aiaraldeako kideak dituzten taldeen artean Burubio Kultur Elkartean "live session" bat grabatzeko aukera egongo da sari berezi gisa.

Informazio gehiagorako eta izena emateko: I.Amurriock

Orrialdea 1/8